black and white bed linen

ZIO

Istorioz egina


BARE KOLEKZIOA

70€

50€

Natura eta arima elkartzen diren puntua.

Hilabeteak daramatzagu kolekzio hau mimoz eta maitasunez eraikitzen, pausoz pauso, poliki, inguruneari zein gure barneari entzunez.

BIHOTZ eta TANTA, diseinutik hasi eta produkzioraino Euskal Herrian sorturiko bi poltsa. Erabilerarik ez zuten materialak berreskuratuz sortuak, ZIOn istorioak behin eta berriz sortzen direla sinesten dugulako.

Zion ahaztutako materialekin egiten dugu lan: inoiz erabili ez diren eta tailer edo fabriken bazterretan geratu diren piezekin. Denborak alde batera utzitako lehengai berriak dira, eta guk haietatik zerbait berezia sortu daitekeela sinisten dugu.

Upcycling prozesuaren bidez, materialak berreskuratu eta poltsetan eraldatzen ditugu, Euskal Herriko tailer txikietan eskuz josiz. Tokiko eta berreskuratutako baliabideak erabiltzen ditugu, jatorria zainduz eta hainbat materialei orain arte izan ez duten balioa emanez.

Maiz egiten diren galderak

Nola egiten da erosketa?

Aukeratu nahi duzun modeloa eta kolorea, gehitu saskira eta ordaindu webgunean bertan.

Unitate mugatuak al daude?

Bai. Produktu bakoitzak unitate kopuru mugatua du, eta agortzen direnean ez dira gehiago ekoiztuko. Modelo bakoitza edizio mugatukoa da, beraz, eskuragarri dagoen bitartean eskuratzea gomendatzen dizugu.

Zein ordainketa modu onartzen dira?

Txartel bidezko ordainketa onartzen dugu, Stripe plataforma seguruaren bidez. Ordainketa erosketaren unean bertan egiten da.

Zein koloretan daude eskuragarri?

Modelo bakoitza hainbat koloretan dago eskuragarri. Produktuaren orrian ikusiko dituzu une bakoitzean dauden aukerak.

Non fabrikatzen dira BIHOTZ eta TANTA?

Euskal Herrian, hasieratik bukaeraera. Diseinua, materialak eta produkzioa — dena hemen.

gray computer monitor

Kontaktua

Idatz iezaguzu edozein kontsulta edo kolaborazio egiteko.